AP-1eko ordainlekuetako langileek lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraituko dute irailean

Enpresa horri (Concesionaria AP1) lizitazio-prezioa (ia % 20) ausarkeriaz edo ia ausarkeriaz jaitsi ondoren esleitu zitzaion, eta horrek barne-tentsioak eragiten ditu esleipenak iraun bitartean, nahiz eta Aldundiak hornidura ekonomikoa zuen kostuen kargu egiteko, lasai asko.
Enpresaren ordezkaritzak (ELA eta LAB) adierazi du empresak ez dituela betetzen
pleguak agintzen duena, eta une askotan eskatzen dena baino langile gutxiago ditu; ez ditu pleguan zerbitzua emateko eskatzen diren ibilgailuak; ez ditu mantentze-lanak behar bezala egiten (tunela, telefonoak, luminariak, dilatazio-junturak eta abar). Horrek guztiak ondorio larriak izan ditzake bai langileentzat, bai autobidearen erabiltzaileentzat.
Bestalde, AP1 kontzeionarioak, bere jarduera hasi eta ia 3 urtera, bere langileen lan-baldintzak arautu gabe jarraitzen du, eta Aldundiak ez du ezer egin, nahiz eta aplikatzen dituen baldintzak (Arabako eraikuntza-hitzarmena) nabarmen desegokiak diren ematen den zerbitzurako (adibidez, eraikuntzako hitzarmenak astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia ezartzen du, eta bidesarietan, berriz, urteko 365 egunetan lan egiten da).
Hori guztia salatu zaie sozietate publikoko kontseilari delegatuei, Batzar Nagusiei eta Aldundiari, baina horrek ez du inolako eraginik izan. Eusko Jaurlaritzak berak ere ebatzi du ezinezkoa dela gatazka honetan bitartekotza egitea, enpresaren borondaterik ezagatik.
Horren guztiaren ondorioz, langileek iraileko ostiral guztietan ordu erdiko lanuzteak deitzeko erabakia hartu dute, eta AP1 kontzesionarioari eskatu diote lan-baldintzak arautzea eta behar adina langile eta ibilgailu egoki hornitzea lana kalitate- eta segurtasun-baldintzetan egin ahal izateko, bai erabiltzaileentzat, bai langile guztientzat. Aldundiari eskatzen diote gatazka berehala konpon dadin.
Mobilizazio horiek enpresaren erantzunaren arabera berrikusiko dira.