Apdemako langileek mobilizazioak egiten dituzte euren baldintzak hobetzeko

2022/12/23
Arabako Aldundiaren egungo gobernu-taldeak, EAJren eta PSEren esku dagoenak, errefusatu egin du Elkartearen eta langileen ordezkaritzaren artean lortutako aurreakordioa finantzatzea.

Apdema (Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea) bere 60. urteurrena ospatzen ari da aurten.
Tamalez, elkartearen historiako azken 14 urteetan, langileon soldata 3 urtez baino ez da igo. 11 urte eman ditugu soldata
igoerarik gabe. 2021ean eta 2022an KPIa % 14tik gorakoa izan da, eta, aldiz, gure soldaten igoera % 0koa izan da.
Apdemako langileen lan-baldintzak Arabako Foru Aldundiaren finantzaketaren mende daude. Aldundiaren egungo gobernu-
taldeak, EAJren eta PSEren esku dagoenak, errefusatu egin du Elkartearen eta langileen ordezkaritzaren artean lortutako
aurreakordioa finantzatzea. "EAJk eta PSEk pobre eta prekarioak nahi gaituzte".
Apdemako langileok planto egin dute: "Egiten dugun lana funtsezkoa da adimen-desgaitasuna duten Arabako pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko. Ezinbestekoak gara, baina Aldundiarentzat ikusezinak gara! Horregatik eskatzen diegu EAJri eta PSEri gure lanak merezi duen balioa aitortu
dezatela aurreakordioa finantzatuz".