Apirilak 28, "Lan osasuna eta segurtasuneko nazioarteko eguna"

2004/04/26

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASek apirilaren 28an, "Lan osasuna eta segurtasuneko nazioarteko eguna", hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hego Euskal Herriko enpresetan urtero hiltzen diren 150 langile ingururen heriotzen salaketan jarri da enfasia, eta egoera honen aurrean administrazioak eta enpresariek duten erantzunkizuna gogoratu da.

Goizeko 9etan asanbleak egin dira enpresetan eta 11etan bilkurak hiriburuetan. Jose Elorrieta Idazkari Nagusia Iruñan Sarasate pasealekuan egon da bertan egin den manifestazioan. Donostian bilkura Gipuzcoano Bankuaren aurrean egin da eta Bilbon Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Gran Vía 85)

Jardunaldia Araban apirilaren 27an egin zen (28a jai delako); goizeko 9etan enpresa eta lantokietan asanbladak egin ziren. Gehiengo sindikalak adostutako dokumentuaren inguruan debatea egin zen. Goizeko 11etan bilkura egin ziren Posta Plazan Gasteizen. Euskadiko udal nagusietan, laneko osasunaren inguruko mozioa onartzea proposatu zuten.