Apirilak 28: Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

2006/04/26

Datorren ostiralean, apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Zoritxarrez, aurten ere, egun horretan Euskal Herriko langileek ez dugu gauza askorik ospatzeko. Lan Arriskuak Aurrezaintzeko Legea indarrean sartu zenetik hamar urte igaro badira ere, laneko segurtasuna eta osasuna konpondu gabeko arazoa da oraindik.

Hori guztia dela eta, ELA, ESK eta STEE-EILASek kontzentrazioa burutu dute gaur eguerdian Gasteizen. Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean eginiko ekitaldian, hiru sindikatuetako idazkari nagusiek hitz egin dute. Ondoren, manifestazioa egin dute Lakua inguruan ekitaldira bildatuko 1.500 lagunek.

Bihar protesta ekintza Iruñean izango da, Parlamentuaren egoitzaren aurrean. Aurten Nafarroa da lanean hildako gehien izan dituen Euskal Herriko herrialdea.