Apirilak 7, greba deialdia Bizkaiko merkataritzan

2006/04/04

Datorren apirilaren 7a greba egun berri bat izango da Bizkaiko merkataritzaren alorrean, sindikatuek deituta. Mobilizazioak 24.000 langile ingururi eragingo die. Hala ere, greba deialdiak ez du ondoriorik izango elikaduraren alorreko saltokietan. Izan ere, iragan astean hiru urterako akordioa lortu zuten.

Marije Fernandez, ELAren arduraduna merkataritzaren alorrean nabarmentzen duenez, "aldaketa adierazgarri bat izan da urtarrilaren 5eko grebatik, grebak izan zuen jarraipen zabalaren ondorioz emandako aldaketa. Elikaduraren alorreko merkataritza guneetako patronala negoziatzeko prest egertu zen, eta horren ondorioz, posible izan da akordio bat lortzea. Akordio hori ona eta baikorra da gure irudikoz; 13 orduko lanaldi murrizketa edo IPC+1,35ko soldata igoerak jasotzen ditu akordioak, beste onura batzuen artean. Gauez lan egiten duten langileentzako plusak edo garraioaren ordainketa ere aipagarriak dira. Gainera, hitzarmenak hiru urtetako iraupena du".

Marijek Fernandezek argi du gainontzeko sektoreetan zein den CEBEK patronalaren jarrrera. "Iragan urtarriletik bi bilera ezberdin izan ditugu sektore bakoitzean. Hartu eman hauetan, patronalak bere eskaintza apur bat hobetu du, baina oraindik ere gure aldarrikapenetatik urrun dago. Soldaten inguruko eskaitza ez da guk nahi dugun bezain ona, eta lanaldiaren murrizketaz ez dute hitz ere egin nahi Baldintza hauetan, mobilizazioekin jarraitu eta grebara jotzeko beste aukerarik ez dugu izan; horregatik egin dugu apirilaren 7ko greba deialdia. Greba egunetarako hainbat ekintza prestatu ditugu; gatazka honen erantzule nagusi den CEBEK egoi-tzaren aurrean kontzentrazioa egingo dugu. Gainera, arratsaldeko 19:00tan Arriagatik manifestazioa bat aterako da".