Apirilaren 24ean frankismoaren aurkako erresistentziako emakumeei omenaldia

2015/09/07
Nahiz eta gehienen adina oso handia izango dela jakin dirautenen ordezkaritza zabalena lortzea dugu helburu. Norbait ezagutuz gero, jar zaitezte eskualdeko arduradunarekin harremanetan.

Pasa den apirilaren 19an oraindik bizi ziren 16 gudari eta miliziano elkartzea lortu genuen Elgetan frankismoaren aurka izan ziren guztiek gogoratuz,omenaldi hunkigarri eta jendetsu bat eginaz.. ELA parte den Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren Euskal Plataformatik datorren 2016ko apirilaren 24ean beste omenaldi bat egitea pentsatu dugu erresistentziako emakumeei , bai gerra garaian ibili zirenei eta baita diktadura urteetan errepresaliatuak izan zirenei. Erresistentzian partaide izan zirenak (gudari, zerbitzuetan ibiliak, erizainak...) edo edozein motako errepresioa jaso zituztenak (erbesteratzea, tortura, kartzela, bortxaketa, ile-mozketak...). Nahiz eta gehienen adina oso handia izango dela jakin dirautenen ordezkaritza zabalena lortzea dugu helburu. Norbait ezagutuz gero, jar zaitezte eskualdeko arduradunarekin harremanetan.