Apirilaren 5ean negoziazio kolektiboa zentralizatzearen aurkako manifestazioa Madrilen

2011/03/22
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuez gain Galiziako CIG, Catalunyako CSC eta Canarias-eko Intersindikalak ere deitzen dute Madrileko manifestazioa. Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiak negoziazio kolektiboaren zentralizazioak langilegoaren pobrezia handituko duela adierazi du.

ELAko idazkari nagusiak azaldu du apirilaren 5ean Madrilen egingo den manifestazioarekin agerian geratuko dela bi sindikatu mota daudela. Alde batetik, sindikatu errebindikatzaileak eta, bestetik, ‘elkarrizketa soziala’ izenekoa onartzen dutenak, eta ondorioz itxurakeria politikan murgilduta daudenak.

Muñozek berretsi du UGT eta CCOO sindikatuak eta CEOE patronala Madrilen negoziatzen ari diren lan hitzarmenen zentralizazioak langilegoaren txirotasuna handituko duela. Era berean, salatu du bi sindikatuok boletin ofizialaren baitartez monopolio sindikala bilatzen dutela.

Erreforma "joera antidemokratiko baten ondorioa" da, eta "euskal esparruko gehiengo sindikalen eragina ukatu" nahi du. "Hazi egin gara, baina negoziatzeko aukera kendu nahi digute, baliabiderik gabe utzi,  negoziatzen ez baduzu, ez baitzara ezer", Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan.

Bestalde, Zapatero kapitalaren menpe dagoela eta “UGT eta CCOO sindikatuek babes soziala ematen diotela”, esan du.

 

Irakurri adierazpena