nafarroako langile publikoak

Apirilaren 9ko grebaren erregistroa formalizatu dute sindikatuek Nafarroako Gobernuan

2025/03/27
Mahai Orokorreko bost sindikatuek, LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT, grebara eraman dituzten aldarrikapenei erantzuteko eskatu diote Funtzio Publikoari. Foru Administrazioko langileak eta Toki Entitateetako langileak daude deituak grebara.

Sindikatuek beharrezkotzat jo dute apirilaren 9ko greba eguna, langile publikoen lan-baldintzak hobetzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko. Zehazki, gaur erregistratutako idazkian agertu bezala, grebaren helburuak honako hauek dira:

  • Estatutu berri eguneratua eta egungo beharretara egokitua.
  • Lanbide-karrera objektiboa, ez-arbitrarioa prestakuntza eta dedikazioa sustatzen eta ordaintzen duena langile guztientzat.
  • Enpleguaren egonkortasuna eta behin-behinekotasuna %8ra murriztea.
  • Pribatizazio-politika amaitzea (eta Osasun Foru Legearen aurreproiektua geldiaraztea).
  • Plantillaren dimentsionamendu egokia, langileen baliabideak areagotuz, errealitatera egokitzeko.
  • Bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko neurriak.
  • Lan-kontratuko langileen hitzarmena eguneratzea.
  • Langile guztientzako ordainsari-igoera aplikatzea, Nafarroako KPI aplikatuta.
  • Galdutako erosahalmena berreskuratzeko neurriak ezartzea.

Estatutua da hobekuntza horiek jaso behar dituen testua, eta, horregatik, Gobernuari exijitzen diote hartutako konpromisoak bete ditzala eta sindikatuen aldarrikapenak testuan sar ditzala, aurrekontu nahikoa bermatuz.

Ondorioz, sindikatuek apirilaren 9ko grebarekin bat egiteko deia egin diete Foru Administrazioak eta toki-administrazioak kontratatutako langile publiko guztiei, funtzionario zein lan-kontratukoak izan.