Apirileko KPIa %4,2an kokatu da

2008/05/13
Prezioen igoera 1,1 puntukoa izan zen aurreko hilabetearekin konparatuta. Honen ondorioz, Kontsumorako Prezioen Indizearen urtearteko tasa %4,2an kokatu da apirilean. 2007ko datuekiko konparaketa guztiz kezkagarria da, 2007ko apirilean KPIa %2,4koa izan baitzen. Bilakaera hau mantenduz gero, 2008ko prezio igoera aurreko urtekoa baino altuagoa izango da. Edozein kasutan, urte hasieran Gobernuak egindako aurreikuspena baino altuagoa izango da (%2a).

Datu hauek, negoziazio kolektiboan soldatak aurreko ekitaldian eman den benetako KPIaren arabera igo behar direla baieztatzen du, eta ez aurreikusitako KPIaren arabera.

 

Prezioen igoera premiazko elikagaien prezio hazkundeari dagokio batez ere, hala nola, esnea edo ogia (esnea azken urte honetan %25,9 igo da). Igoera hori gehien pairatzen dutenak baliabide ekonomiko eskasak dauzkan jendea da.

 

ELAren ustez, espekulazioak premiazko elikagaien prezioen igoera eragiten du. Datuek erakusten digutenez, prezioen igoerak ez du zerikusirik ekoizleen igoerarekin; igoeraren benetako eragileak, bitartekariak dira, euren mozkinak kontsumitzaileen kontura ugaritzea erabaki dute eta.