Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Administrazio Orokorrorrean bi orduko lanuztera deitu dute maiatzaren 26rako

2006/05/23

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Administrazio Orokorrean bi orduko lanuztera deitu dute ELAk eta LABek maiatzaren 26rako. Lanuzteak 13:00tatik 15:00etara izango dira. Helburua Funtzio Publikoaren jarrera antidemokratikoa eta agintzailea salatzea izango da. Izan ere, Lakuak ez du langileen lan baldintzen inguruan negoziatzeko borondaterik.

Bere jarrerarekin Administrazioak negoziazio kolektiboa hutsune iraunkor batean uzten du. Gainera, Administrazioa goitik behera aldatzeko asmoa ere agerikoa da. Horrek ondorio kaltegarri ugari utziko lizkieke langileei. Borondatezko mugikortasuna mugatuko, gora egiteko aukerak murriztuko eta lan beberengatik soldata ezberdinak ezarriko lituzke Jaurlaritzak ezarri nahi dituen aldaketak.

Etorkizunean jarrera aldatzen ez baldin badu, ELAk lanuzte eta mobilizazio gehiago egingo ditu.