Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia Administrazioan bi orduko lanuzteak

2006/06/12

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia Administrazioan bi orduko lanuzteak deitu dituzte gaurko. Lanuzteak 11:00tatik 13:00etara izan dira. Lanuzteak hainbat helburu ditu. Batetik, Administrazio Orokorreko gainontzeko langileen soldata bera. Bestetik, egungo ordutegien malgutasunarekin jarraitu ahal izatea, lana eta bizitza uztartzen jarraitu ahal izateko. Azkarragak zuzentzen duen departamenduak malgutasun hori kendu nahi du, eta horretarako fede txarrez jokatzen ari da. Bestalde, ekainaren 13ko lanuzteaz gain, ekainaren 22rako egun osoko greba dago deituta.