Arabako AP-1eko langileek mobilizatzen jarraitzen dute hitzarmen duin baten alde

AP-1eko Arabako langileek kontzentrazioak egingo dituzte ostiralero Lukoko bidesarian, 14:00etan hasita. Abuztuan ekin zieten protestei, honako hau eskatzeko: eskala bikoitzak amaitu daitezen eta lan baldintzak hobetu eta denontzako izango den lan hitzarmen duina eskatzeko. Izan ere, ELAk salatu duenez, Luko eta Etxabarri-Ibiñako bidesarietan baldintza okerragoak dituzte Aldundiarentzat subkontratatuta lan egiten duten pertsonek, eta ez zaie guztiei dagokioen hitzarmena aplikatzen.

Eskariak bete ezean, astero bilduko dira langileak bidesarietan, elkarreratzea egiteko; 14: 00etan hasita;  denontzako hitzarmen justu eta duina lortu arte.