Arabako AP-1ko langileak mobilizazioak hasi dira hitzarmen hobe bat aldarrikatzeko

Aldundiak azpikontrataturiko langileek baldintza okerragoak dituzte
Arabako AP-1 autobideko langileak mobilizazioak egiten hasi dira astero-astero eskala eta baldintza bikoitzak salatzeko, eta hitzarmen kolektibo duin baten alde. Jakina denez, langile batzuei dagokien hitzarmena aplikatzen diete, baina beste batzuei, aldiz, eraikuntzaren hitzarmena, Aldundiak azpikontrataturiko enpresa batean lan egiten dutenen aitzakiarekin. Azken hauen baldintzak kaxkarragoak dira eta horregatik astero-astero Lukoko bidesarian kontzentratzen dira 14etatik 14.30etara.