Arabako egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek manifestazioa egin dute sektoreko lehen hitzarmena lortzeko

2022/06/29
Duela 10 hilabete eratu zen negoziazio mahaia, eta harrezkero patronalak ez du inolako proposamenik egin.

Duela 10 hilabete eratu zen sektoreko negoziazio mahaia, horretarako 3 urteko borrokaren ondoren. Baina ordutik patronalak ez du hitzarmen proposamenik egin, eta negoziazioa erabat blokeatuta dago.

Horregatik, Arabako egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek manifestazioa egin dute gaur, ELA eta LAB sindikatuek deituta, sektoreko lehen hitzarmena lortzeko. Manifestazioa Albertia Campusetik atera da eta Aldundiaren aurrean amaitu da.