Arabako egoitzetako langileen beste greba-egun bat, probintziako hitzarmena lortzeko

2021/06/30
Arabako egoitzetako langileek beste greba- eta mobilizazio-egun bat egin dute sektoreko patronalak lurraldeko Egoitza eta Etxebizitza Komunitario Pribatuen lehen hitzarmen probintzialaren negoziazioei ekitera behartzeko. ELAren iritziz, ezinbestekoa da lan-baldintza eskasak leheneratzea, ratio eskasak, 1.792 orduko lanaldia eta 1.000 eurotik beherako soldatak, besteak beste. Langileek Arabako Aldundiari gatazka konpontzeko inplikazioa eskatu diote.

Arabako egoitzetako langileek bi urte eta erdi baino gehiago daramatzate mobilizazioetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako lankideen antzeko hitzarmen probintzial baten alde. Orain arte, ordea, ez sektoreko enpresek ez Foru Aldundiak, nahiz eta promesak egin, ez dute beren gain hartzen Arabako egoitzetako eta etxebizitza komunitario pribatuetako lan- eta laguntza-baldintzak duintzeko beharrezko bideak ezartzeko betebeharra.

Langile horiek funtsezko zerbitzua direla defendatzen dute, eta irailetik aurrera borrokan jarraituko dutela aurreratu dute, beren lan-baldintzak duin bihurtu arte. "Agortuta gauden arren, kutsatzeko arriskua gure gain hartzeaz nazkatuta eta zaintzen ditugun pertsonen egunerokotasuna ahalik eta duinena eta zoriontsuena izan dadin saiatzen ari garen arren, borrokan jarraituko dugu, eta salatu nahi dugu Aldundiak enpresa horiek langileen lan-baldintzen eta erabiltzaileei eskaintzen dieten zerbitzuaren kontura goza daitezen bultzatzen duela".