Arabako ehungintzako soldaten igoera %25koa izango da

2008/07/07
ELA, UGT eta CCOO sindikatuek Arabako ehungintza alorreko lan hitzarmena sinatu da lau hilabete negoziatzen aritu ostean. ELAren esanetan, inoiz eman den igoerarik handiena jasotzen da uztailaren 7an sinatu den hitzarmen honetan. Izan ere, 2008 eta 2009. urtetan alor honetako langileek KPI ( Kontsumorako Prezioen Indizea) gehi hiru puntuko soldata igoera izango dute.

Igoera honi aurten 30 euroko plusa gehituko zaio eta datorren urtean 50 eurokoa. Igoera guzti hauek soldaten %25ko igoera suposatuko dute bi urtetan.

Honez gain, Gorbeia merkatal guneko langileek gehigarri berezi bat jasoko dute.

ELAk ordezkaritzaren %ko 75a du ehungintza alorrean Araban. Bere iritziz, beste lurraldetako soldateekiko homologazioa lortzeko bidean aurrerapausu garrantzizkoa izan da hitzarmen hau.