Arabako ehungintzaren 2021-22ko hitzarmena sinatu du ELAk

2022/11/16
Arabako ehungintzaren sektoreko hitzarmenean akordioa lortu du ELAk (sektoreko %78ko ordezkaritza du). Sindikatuak hasieratik planteatutako helburuak jasotzen ditu hitzarmenak: soldata igoerak, lanaldi murrizketa, atseden egunen aitorpena, erreformaren aurkako blindajeak eta, batez ere, digitalizazioaren aurka mugak jartzea - ELAre sektoreko borroka esanguratsuetako bat-.

Beraz, sektoreko delegatuekin egindako batzarraren onespena jasota, gaur, azaroaren 15ean, sinatu du ELAk akordioa. 

Lorpen handia izan da akordioa, KPIaren erreferentzia mantentzea, lanaldia murriztea, eta sektorea bereziki kaltetzen duen digitalizazioari mugak jartzea lortu delako, besteak beste. Izan ere, honako hauek dira lortutako edukiak:

  • - Indarraldia: 2 urte (2021-2022).
  • - %6,5eko soldata igoerak.
  • - 4 orduko lanaldi murrizketa eta norberaren aukerako egun bat.
  • - Ez aplikatzearen, estatalizatzearen eta digitalizatzearen aurkako klausulak. Langileek horrelako lanak egiten dituzten dendetarako online plus bat sortzea.
  • - Urtean 6 larunbat libre hartzea.

Akordioa ELAren eta langileen lanaren emaitza da. ELAk prekaritaterik gabeko sektorea lortzearen alde borrokan dihardu, non lana eta familia bateragarri egitea errespetatuko den eta enpleguen etorkizuna bermatuko den. Ildo horretan, akordioa aurrerapausoa da. Baina, ELAk garbi du lan baldintzak defendatzen jarraitu beharko duela, lantokiz lantoki. 

Datozen egunotan, hurrengo hitzarmenerako negoziazio mahaia osatuko da, eta sektore osoaren aktibazioa beharko da denba guztietan lan baldintzak duindu ahal izateko.