Arabako eraikin eta lokalen hitzarmena negoziatzeari uko egin diote enpresek
2021/06/30
Arabako eraikin eta lokaletako garbitzeek protesta egin dute Gasteizko LHK-ren egoitzaren aurrean. Izan ere, gaur zen bertan egitekoa lan hitzarmena negoziatzeko bilera, baina atzo enpresek jakinarazi zutenez, uko egin diete negoziatzerari. Enpresek diote langileek egin dituzten mobilizazioak “eraso bortitzak” izan direla, eta, ondorioz, ez direla mahaian eseriko.
2020an pandemiagatik ezin izan zen sektoreko negoziazioari ekin, eta 2021eko urtarrilean hasi ziren negoziazioak. Enpresek, alde sozialaren proposamenak ez onartzeaz gain, sektorea are gehiago prekarizatu nahi dute. 2020rako ez dute soldata-igoerarik aurreikusten 'urterik okerrena' dela argudiatuz; garbiketaren sektorea funtsezkoa izan arren pandemia osoan zehar. Halaber, 2021erako %0,5eko igoera bakarrik eskaintzen dute, hau da, hilean 5,8 €lanaldi osorako. Gogoratu dezagun sektorea oso feminizatua dagopela, eta %83 baino gehiago dira lanaldi partzialak.