Arabako Esku-hartze Sozialeko ELAko afiliazioak joan den astean adostutako hitzarmena babestu du

2022/08/02
Akordioak, besteak beste, KPIari lotutako soldata-igoerak eta hiru urtean 30 orduko lanaldi-murrizketa dakar. Arabako Esku-hartze Sozialaren sektorean ELAn afiliatuta dauden pertsonek batzarrean euren babesa eman diote joan den astean sinatutako aurreakordioari. Testu berri horrek aurrerapenak ekarriko dizkie sektore feminizatu horretako mila langile baino gehiagori. Alde batetik, hitzarmenaren indarraldirako erosahalmena ziurtatuta dago eta, gainera, testuak sektorearen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu.

Hona hemen eduki horiek, 2021-2024ko indarraldia izango dutenak:
•Soldata-igoerak:
• 2021: KPI + % 1,2
• 2022: % 3,4
• 2023: % 4,5
• 2024: KPIen eta soldata igoeraren arteko diferentziala hitzarmenaren indarraldi osoarekiko ( beti ere gutxienez % 4,1)
• Lanaldian 30 ordu murriztea 2024ra arte. 2024An 35 ordu astean izango dira.
• 3 opor egun gehiago indarraldian.
• Antzinatasun plusa handitzea.
• Igandeko plusen eta gaueko plusen arteko bateragarritasuna.
• Hobekuntzak kontziliaziorako neurrietan eta lizentzia eta baimenetan.
• Lan baldintzak aldatzeko ez aplikatzeko klausula.
• Ultraaktibitate mugagabea.

Dena den, ELArentzat, aurreakordioa ez da onena, hasieran genituen asmo guztiak betetzen ez dituelako. Asko kostatu zitzaigun borroka dinamika martxan jartzea eta zoritzarrez, beste sindikatuak azkenik lortutako akordiotik bera sinatzeko zuten prestutasuna, akordioa baldintzatu dute erabat nahiz eta azkenean hori hobetu. Gertatutakoak berretsi besterik ez du egiten mobilizazioak eta grebak direla lan-baldintzak eta baldintza ekonomikoak hobetzeko jarraitu beharreko bidea.