Arabako esku-hartze sozialeko langileek neurri prekariorik gabeko hitzarmena exijitu dute, sektoreko sindikatu guztien babesarekin

LHK eraikinaren atarian egin dute elkarretaratzea gaur goizean ELA sindikatuak eta mahai negoziatzailea osatzen duten gainontzeko sindikatuek. Hitzarmena inolako azpijoko eta neurri berririk gabe sinatzea eskatu diote AISA patronalari, aurreakordioan ez zeuden puntu batzuk gehitu nahi dituztelako; hala nola, behin-behienekoen iraupena luzatu eta aldizkako finkoak mugarik gabe erabiltzeko aukera.
Aurreakordioa uztailean sinatu zutenetik hona zenbait bilera egin dituzte baina, ELAren iritziz, blokeoa luzatu baino ez du nahi egin patronalak. Horregatik, gaurko elkarretaratzea mobilizazioei ekiteko lehen urratsa baino ez da izan; egoera konpondu ezean eta patronalaren jarrera berdin jarraituz gero, ELAk mobilizazioak bultzatzen jarraituko dituela esan du.