Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (ELZ) langileak kalera itzuli dira hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2022/07/20
Uztailaren 13ko mobilizazioaren ondoren, hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, patronalak langileak pobretzea dakarten proposamen atzerakoiak baino ez dituelako egiten

Negoziazioan aurrerapausorik eman gabe, langileek lanean jarraitzen dute patronala aldatzeko prest ez dagoen baldintza prekarioetan. Patronalak mehatxu egiteko erabiltzen ditu negoziazio bilerak, eta oraindik ez du eskaintzen erosahalmena bermatuko duen soldata igoerarik.
Testuinguru horretan, administrazioek duela urte batzuetako prezio berarekin lehiaketara ateratzen jarraitzen dute zerbitzua.
Zerbitzu horren prekarietateak ez die eragiten Araban ELZn lan egiten duten 1.000 pertsona baino gehiagoren lan baldintzei eta bizi baldintzei soilik, zerbitzuaren kalitateari ere eragiten dio.