Arabako Gurutze Gorriko langileek elkarretaratzea egin dute Esku-hartze Sozialeko hitzarmena soldata arloan aplika diezaieten eskatzeko

2022/06/24
Arabako Gurutze Gorriko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena aplikatzeko, soldatari dagokionez, eskatzeko; horrek esan nahi du langile bakoitzak, batez beste, 3.000 euro gehiago kobratuko lituzkeela urtean.

Enpresa-batzordea saiatu da enpresarekin negoziatzen eta akordio batera iristen, baina enpresak uko egin dio.

Gauzak horrela, ELAk eta enpresa-batzordeak mobilizazioak aktibatu dituzte eta bide juridikoari ekin diote Arabako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena aplikatzeko, plantillaren funtsezko lana onartzeko eta soldatak hobetzeko.
Gurutze Gorriak 150 urte bete ditu, eta gizarte-arloko esku-hartzean dihardu (errefuxiatuentzako laguntza eta harrera, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek bizi-aukerak izateko laguntza, behar gehien duten pertsonentzako enplegurako laguntza, nazioarteko lankidetza...).