Arabako Osakidetzako osasun mentaleko sareak dituen gabezia larriak salatu ditu ELAk

Berehalako konponbideak eskatu dizkio ELAk Osakidetzako Zuzendaritzari, hala egin ezean geratzen diren profesionalek lan baldintza hobeen bila beste administrazio batzuetara zein osasun pribatura jo dezaketelako. Inbertsio plan ezak eta profesionalak eta baliabide materialak epe luzera egonkortzeko ideiarik ezak eragin du egungo egoera.
Plantilla herritarren beharretara egokitu dezala eskatu dio askotan ELAk Zuzendaritzari, baliabide gehiagorekin osasun zerbitzu publikoa, doakoa eta kalitatezkoa bermatu ahal izateko. Baina elkarrizketarik ez zegoela ikusita, sindikatuak langileei proposatu zien egoera salatzeko eta elkarrizketa eskatzeko idazki bat aurkeztea. Sinatu aurretik, haatik, langileak mehatxatzen hasi zen Zuzendaritza.
Abagune honetan, ELAk Osakidetzako Zuzendaritzari eskatu dio jarrera aldatu eta egoera hobetzeko neurriak har ditzala.