NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Arabako Ostalaritzan mobilizazioak egiten ari dira abenduan zehar

2023/12/26
ELAk ( % 41) salatu du soldatak izoztuta daudela 2019tik, eta patronalak negoziatzeari uko egiten diola.

Arabako Ostalaritzako langileek abenduan zehar mobilizatzea erabaki dute, sektorean pairatzen duten prekaritatea salatzeko. Negoziazioak geldirik daude duela aste batzuetako azken bileraren ostean, patronalak uko egiten baitio hobekuntza esanguratsuak eskaintzeari; gogoratu behar da soldatak izoztuta daudela 2019tik.
Ia 8.000 langilek lan-baldintza prekarioetan lan egiten dute. Horren aurrean, patronalak uko egin dio lanaldia nabarmen murrizteari; oraingoz, 22:00etatik aurrera ez du gaueko lanaren plusa berreskuratuko, eta ez du hobekuntzarik onartuko kolektibitateen sektorean, beste lurralde batzuetan gertatu den bezala.
Gauzak horrela, dozenaka langile mobilizatu dira Gabonetan Gasteizen eta Arabako beste herri batzuetan, gatazka gizarteratzeko eta erantzun sendoago baten atariko gisa; ELAk aukera hori defendatzen du patronalaren aurrean.