Arabako patronalak metaleko negoziazioaren muinari aurre egin jabe jarraitu nahi du

2007/07/09
Uztailaren 10ean Arabako metaleko mahai negoziatzailearen bilera berri bat egin da. Bertan patronalak ez du jarrera aldatu, eta KPI-ari lotutako hitzarmena proposatu du, gainontzeko edurik gabe.

ELAren ustez, egungo hazkunde ekonomiko nabarmenak eta prekarietatearen zabalketak ezinbestekoa egiten dute patronalak proposatzen duena baino soldata igoera handiagoak eskatzea. Langileen soldatak eroste almena galtzen ari dira etengabe, eta horri aurre egin behar zaio. Gainera, ezinbestekoak dira beste hainbat hobekuntzei aurre egitea; lanaldiaren murrizketa, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta behin-behinekotasuna amaitzea.

Bileran gainontzeko sindikatuek aldarrikatzeari uko egin eta patronalaren proposamena ontzat emateko prest agertu dira. ELA ez dator bat jarrera horrekin, eta ezin du ulertu. Jarrera hori atzera pausoa da, langileen oinarrizko aldarrikapenei uko egitea suposatzen duelako. Sindikatu horien jarrera negoziazioari petatxu bat jartzea besterik ez da, ez diolako ez prekarietateari ez behin-behinekotasunari aurre egiten.