Aramaioko lan heriotza salatzeko elkarretaratzea

2022/05/16
Joan den astean 53 urteko arotza hil zen Aramaion. Antza denez, egurrezko baranda bat jarri behar zuen balkoi baten hegaletik erori zen, eta istripuak eragindako zauri larrien ondorioz hil zen. Heriotza horrekin, gutxienez 26 izango lirateke Euskal Herrian 2022an hildakoak, bederatzigarrena Gipuzkoan.