Glavista

Arantxa Tapiaren Sailaren esku hartze falta eta sekretismoa salatu dute

2024/01/31
Bilboko SPRIren aurrean egindako kontzentrazioan, Glavistako batzordeak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez diela bilera eskaerei erantzun. Beldur da Guardian ez ote den denbora pasatzen uzten ari langile guztiak kaleratzeko eta espekulatzen jarraitzeko.

Glavistako langileak berriro mobilizatu dira gaur SPRIk (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Bilbon duen egoitzaren aurrean. Bertan, enpresa batzordeak (7 ELA; 1 LAB) salatu du Arantxa Tapia buru duen sailak ez duela informaziorik ematen: "desagertuta daude", ziurtatu du.

Batzordeak adierazi duenez, joan den azaroaren hasieran Industria Saileko arduradunekin izandako bileraren ondoren, ez dute Eusko Jaurlaritzaren berririk izan, nahiz eta bilerak egiteko hainbat eskaera egin. Sailaren ixiltasuna salatu dute: "Erabateko sekretupean daude gatazkari irtenbidea emateko Guardian eta Amineren arteko ustezko elkarrizketak eta negoziazioak, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin", adierazi dute. "Behar den guztia mahai gainean dago, inbertitzaile bat badago, aurrerera jarraitzeko proiektu bat dago, baina Guardianek ez du inolako interesik egoera desblokeatzeko. Beldur gara Guardianen estrategia denbora pasatzen uztea izango ote den, eta geure buruari galdetzen diogu ea Eusko Jaurlaritzaren plana berdina ei den, orduan zer edo zer esateko”.

Era berean, batzordeak gogorarazi du Autoglasek 2,5 milioi euro laguntza publikoetan jaso zituela "zergadun guztien poltsikoetatik”, funts putre baten eskuetan amaitu dutenak enpresa porrotera eramateko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen esku-hartze zuzena eskatzen dute, baita enpresaren lurrak desjabetu behar badira ere: "Gurea enpresa arazo bat da, ez soldata kostuen arazo bat. Espekulazio eta enpresa iruzurra da arazoa, eta eskualdeko desindustrializazioa. Zergatik onartzen da egoera hau? ".

Horren aurrean, ELAk mobilizazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta Arantxa Tapiaren Sailari eskatu dio benetako industria politika baten alde jardun eta neurriak har ditzala, langileen arazoak konpontzeko, batzordearen honako hitz hauek bere eginez: "ez du balio bakarrik bitartekari izateak, neurriak hartu behar dira eta berehala jardun mulnazionei boterea kenduz".