Aratuboko langile guztiek grebarekin bat egin dute

2004/03/01
Hitzarmen kolektiboa defendatzeko greba hasi dute gaur

Aratuboko langile guztiek, hitzarmen kolektiboaren alde enpresa batzordeak (ELA 4) deitu duen grebarekin bat eginez. Enpresan 71 langilek egiten dute lan eta martxoaren 22ra bitarte turno osoetan greban egongo dira langile guztiek greba egun berdinak egiteko.

Batzordeak enpresaren zuzendaritzak negoziatzeko duen gogo urria salatu du, lau hilabete geroago ez baitie proposamen sinesgarririk aurkeztu langileen ordezkariei, eta honen helburu bakarra negoziazio prozesua luzatzea izan dela ziurtatu dute. Zentzu honetan gogoratu nahi da Aratuboko langileek sektoreko beharginekin alderatuta askoz soldata bajuagoak dituztela, ondorioz akordioarekin lortu nahi dena da sektoreko enpresekin soldatak berdintzea.