Aratubon akordioa lortu da

2004/03/23

Platilla osoak martxoaren 1ean hasi ziren turnoen paroetan parte hartu eta gero, eta martxoaren 23an mugagabeko greba hastera zihoala, martxoaren 22ko gauan Aratubon enpresa batzordeak akordioa lortu du (ELAko 4 ordezkari).

Hauek dira lorpen aipagarrienak:

· 2004ean KPI+5eko soldata igoera, hitzarmenean isladatuta geratzen den produkzio sariaren igoera, azken honek 1,25 gehiago suposatuko du. Ondorioz benetazko %8,2ko soldata igoera lortu da urte amaierako errebisioa ere kontutan hartuta.

· Gainontzeko urteetarako (2005-2006-2007) soldata igoera KPI+1 izango da.

· Urteko lanorduak 1.560 izango dira, 25 lanorduen murrizketarekin.

· Laneko istripu eta gaixotasun arruntagatik gertatzen diren bajetan %100eko osagarria (gaixotasun arruntagatik direnean kontutan hartu beharko da lanean ez agertzeen kopurua.

· Ordaindutako baimenetan izatezko bikoteak eta bizikidetza unitateak kontutan hartzea.

Enpresa batzordeak akordioaren inguruko balorazio positiboa egin du, argi dago negoziazio prozesu osoan eta amaierarako edukietan, martxoan langileek aurrera eraman duten borroka isladatu da. Borroka honetan jasotako babesak eskertu nahi dituzte horiei esker ere akordioa lortu delako.