Arcelor Mittal: ertearen negoziazioa akordiorik gabe amaitzen da eta enpresak bere baldintzak ezartzen ditu

2020/05/07
Arcelor Mitalleko ERTEren kontsulta-aldiko azken bilera egin zen atzo, eta akordiorik gabe amaitu zen. Enpresak bere planteamenduak alde bakarretik inposatzea erabaki du. Zuzendaritzak % 75erainoko bermea kontzeptu guztietan aplikatzea erabaki du, ekoizpen-prima eta paga extra ez ezik. Gainera ERTEan dauden langileak ez dituzte opor egunik sortuko.

ELAk honako hau adierazi nahi du:

- Enpresak ERTEaren baldintzak aldebakartasunez ezartzeko hartutako erabakia salatzen dugu. Eduki horiek nabarmen okertzen dituzte zuzendaritzak orain arte bere lantegietan enpresa-erregulazioak aplikatzen zituenean aplikatzen zituenak.

-Cobi-19ren ondorioak langileei ordainarazteko enpresak hartutako erabakia egiaztatu da. Azken urteotan metatutako irabaziak hilabete eta erdian lurrundu direla dirudi.

- Gure lantegien etorkizun industriala defendatzen jarraituko dugu. Inbertsioak egin behar ditugu eta plantillak gaztetu, lantegi bakoitzean aplikatzen den txanda-kontratu batekin. Halaber, administrazioei eskatzen diegu zorrotz ager daitezela enplegua eta etorkizuneko errekuperazioa arriskuan jar dezaketen enpresa-planteamenduen aurrean.