Arcelor Mittalek neurrira egindako ERE bat nahi du

2009/04/22
Arcelor-Mittaleko zuzendaritzak estatu mailan ia 12.000 lagunentzako ERE bat ireki nahi du.

Hau jakinarazi zuen apirilaren 21 Madrilen. Bilera batean enpresak 2010 urtean lantegi desberdinetan enplegu eta bideragarritasuna nola ikusten duen azaldu zuen.

2008an egundoko etekinak lortu ditu Arcelor Mittalek, baina orain Euskal Herriko hainbat fabrikaren etorkizuna arriskatzen ari da bere asmoekin.

ELAk ezezko garbia adierazi du hasieratik, lehen bileratik, zuzendaritzaren helburua enplegua murriztea eta lantegien etorkizuna zalantzan jartzea zenean. Multinazional honetan ere krisia beharginek larrutik ordaintzen dute, eta irabaziak gutxi batzuren poltsikoan geratzen dira.

 ELAk mobilizaziora joko du Arcelor Mittaleko langileen eskubideak defenditzeko. Izan ere, krisitik irteteko biderik egokiena taxuzko enplegua da, eta ez langabezian dagoen jende multzoa handitzen jarraitzea.