Arcelorreko lanpostuei buruzko ardura azaldu du ELAk

2006/06/25

ELA-Metalak bere ardura agertu du Arcelorrek Mittalen erosteko eskaintza onartu eta gero. ELA-Metalen esanetan orain arteko erosketa eta bat egiteko saioak enplegu galerak ekarri dituzte eta orain ere horrelakorik gerta daiteke. "Ezin dugu beste enplegu murrizketarik onartu eta egungo ekoizpen maila mantentzea eskatuko diogu zuzendaritzari", adierazi du ELAk. Egun Arcelorrek 11 lantegi ditu Euskal Herrian eta ia 4.000 pertsonek lan egiten dute bertan.