Aresen ereduak Ertzaintza gizartetik urruntzen du

2010/12/06
ELAren iritziz, Rodolfo Ares, barne sailburuak proposatu dituen neurriak ez doaz bide onetik, eta zerbitzuak ematen dituen polizia ereduari eta hiritartasunari eragingo diete. ELAk zerbitzu publikora bideratutako ertzaintza zibila, demokratikoa eta profesionala defendatzen jarraitzen du. Esan bezala, prebentzio zerbitzua defendatzen du, deszentralizatua, eskumenekoa, eta erkidegoan erabat integratua.

Rodolfo Ares barne sailburuak Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamendurako Legearen aurreproiektua eman zigun azaroan. Planak, besteak beste, ondorio hauek ditu:

  1. Datorren urtean aldatuko den “Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeari” eragiten dio.
  2. “Ertzaintzaren Birdoitze eta Modernizazio Plan” gisa jotzen diren neurri osagarriak ditu, atzo Legebiltzarrean aurkeztu zirenak.
  3. Lanbide-karrera horizontaleko eta bertikaleko Plana aldatzen ditu
  4. Eta hori guztia aurrekontu murrizketen testuinguruan.

Aldaketa horiek guztiek Euskal Herrian polizia-eredu berria egonkortuko dute, eta gure sindikatua ez dator bat ideia horrekin.  

Horregatik, prentsaurrekoan, helburu hauek lortu nahi ditugu:

  1. Egin nahi diren aldaketen berri ematea; izan ere, Sailburutzak propaganda itxurako kontsignen eta mezuen bidez ezkutatu ditu.
  2. Neurri horien balorazio sindikala egitea.
  3. Eta, amaitzeko, ELA Ertzaintzak gai horien inguruan aurrera eraman nahi duen lanerako plana ezagutzera ematea.
    EGIN NAHI DIREN ALDAKETAK

POLIZIA LEGEAREN ALDAKETAK

Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamendurako Legearen aurreproiektuak gaur egungo Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeari eragiten dio, Ertzaintzari, bereziki, aspektu hauetan:

  1. Ertzaintzan, zuzendaritzako lanpostu profesionalak izango dira superintendente eta intendente eta komisario eta azpikomisario kategoria guztiak. Zuzendaritzako lanpostuak ebaluatuko dira oinarri hartuta irizpide hauek: eraginkortasuna, legearen betearazpena, kudeaketa-erantzukizuna eta emaitzen kontrola, ezarrita dauden helburuen arabera.   Eusko Jaurlaritzak, araudiari jarraiki, zuzendariak ebaluatzeko sistema ezarriko du, eta baita ere karreran izango dituen eraginak, lanpostuen hornidura eta polizien ordainsariak ebaluatzeko sistema. Zuzendariek ordainsari horien zati bat jasoko du, kudeaketan lortutako emaitzen arabera; halaber, izan duen kudeaketa eraginkorra saritzeko bestelako pizgarriak eman ahal izango dira. Zuzendaritzako lanpostuen baldintzak ez dira negoziagarriak. Zuzendari publiko profesionalek mota horretako lanpostuak betetzen dituzten bitartean ezingo dira hautagai izan, ezta hautatu ere, langileen ordezkaritzako organoak osatzeko hauteskunde prozeduretan.
  2. Lanalditik kanpoko zerbitzua emateko gaur egungo deien erregulazioa betez, langile guztien betebeharra da dagokion Administrazioari jakinaraztea eskakizuna zein tokitan edo zein modutara egin daitekeen.
  3. Diziplina zigorrak larriagotzea, falta larriengatik eta txikiengatik, 5 egunetik 2 urtera arteko lan uzteak 15 egunetik 2 urtera igaroz, lehengoetan, eta egun batetik 5 egunera arteko lan uzteak egun batetik 15 egunera igaroz, bigarrenetan.
  4. Ebazpen eta jakinarazpen falta baldin badago funtzionarioen estatutu erregimenari buruzko prozedura epeetan, isiltasun negatiboa egongo da gaur egun errekurtso helburu diren kasu guztietan.
  5. Euskal Herriko Polizia eta Larrialdietako Ikastegia sortzea eta arautzea; bertan, Euskal Herriko Polizia agenteek prestakuntza jasoko dute, baita beste langile batzuek ere, hainbat arlotan: prebentzio zerbitzuak, suteak prebenitzea eta itzaltzea, eta salbamendua, larrialdiak eta babes zibila eta koordinazio zentroak, osasun langileak eta baso zerbitzuak, segurtasun pribatua, etab.
  6. Ertzaintzan bigarren jarduerarako egoera desagertzea, adinagatik, eta, alderantziz, Udaltzaingoetan mantentzea.

BIRDOITZE ETA MODERNIZAZIO PLANA

Ertzaintza Birdoitzeko eta Modernizatzeko lanak ondorio hauek izango ditu:

  1. Zentralizazio handiagoa:
    1. Iurretan zentralizatutako Errefortzurako Brigadako langileak egonkortu eta areagotu nahi dira.
    2. Komisarioetako funtzionamendu-eremua bateratzea, eta aginteko lanpostuak eta betebeharrak gutxitzea. (Zarautz-Azkoitia, Beasain-Zumarraga, Galdakao-Basauri, Muskiz-Sestao, Ondarroa-Gernika)

2.      Mugikortasun funtzional, geografiko eta malgutasun handiagoa:

    1. Unitateari edo zerbitzuari atxikitako lanpostuak berriro atxiki ahal izango dira, zerbitzu arrazoiengatik, beste unitateetara, bere kargu zeuden antzeko funtzioak aurrera eramateko.
    2. Unitateek eta zerbitzuek eremu mugatua izango dute zerbitzuak emateko. Eremuaren mugen barruan, espazioak modu antolatuan banatuko dira, baldin eta zerbitzuaren beharrengatik edo emandako egoerengatik horiek aldatu behar ez badira.
    3. Ertzaintza polizia subsidiario gisa.
    4. Prebentzio funtzioetatik emandako hiritarren gertutasuna Udaltzaingoari dagokio, eta Ertzaintzari esleitu nahi zaion erreakzio eredua gero eta gehiago sakondu nahi da.
    5. Proiektua beste polizien kopia besterik ez da, Polizia Nazionalarena, esate baterako; hala  ere, SCHENGEN eremuan parte hartu ezinik jarraitzen du.
    6. 3. LANBIDE-KARRERARAKO PLANA

Lanbide-karrerarako plan horizontalak nahiz bertikalak ondorio hauek izango ditu:

  1. Langileen jarduera ebaluatzeko sistema ezartzea, langileen portaera eta errendimendua edo emaitzen lorpena neurtzeko eta baloratzeko. Emaitzek eragina izango dute karreran, lanpostuen hornikuntzan eta ordainsarietan.
  2. Emaitza positiboak lortu beharko dira nahitaez prestakuntza jasotzeko, derrigorrezko birziklapenetarako izan ezik.
  3. Emaitza negatiboak lortzen badira, esperientzia meritua ez da baloratuko hautaketa eta hornidura prozesuetan ebaluatutako denboran.
  4. Emaitza negatiboak etengabe lortzen badira, lehiaketa bidez lortutako lanpostua mugiaraziko da.

Aurrekontuak onartzea

Herrizaingo Sailari dagozkion aurrekontuek partida hauek jasotzen dituzte:

  1. Informatika eta telekomunikazio sistema berriak modernizatzeko eta jartzeko partidak areagotzea. (38 milioi euro)
  2. Jantziak eta ekipoa berritzea (3,8 milioi euro)
  3. Ikastegia (11,5 milioi euro)
  4. Ikaskuntza eta euskara sustatzea (290.000 euro)
  5. Garraio zerbitzua eta pakete banaketa (400.000 euro)
  6. Mediku hitzorduak kudeatzea absentismoari aurre egiteko  ( 150.000 euro)
  7. Meteorologia (4 milioi euro)
  8. Modernizazioaren azterketari eta Ertzaintzaren birdoitzeari buruzko liburu zuria (3 milioi euro)neurrien gaineko gure balorazioa:
    zein ondorio dituzte ELAk defendatzen duen polizia ereduan?

Aipatu diren neurriek eta beren hedapenagatik aipatzen ez ditugun beste neurri batzuek polizia ereduari eragiten diote, erabat. Zehatzago.

  1. Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamendurako Legearen aurreproiektuan azaltzen den Polizia Legearen aldaketek ondorio hauek dakartzate:
    1. Zuzendari profesionalen sustapena helburu estatistikoen lorpenen araberakoa da. Ordainsaria bera helburuen araberakoa da.  Hori horrela, proiektuak bere egiten ditu irabazteko asmoa duen segurtasun pribatuaren kudeaketarekin zerikusi handiagoa duten balioak, polizia bezalako oinarrizko zerbitzu publikoarekin baino. Bestetik, zuzendari profesionalei askatasun sindikalarekin zerikusia duten oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkie, konstituzio mailako eskubideak, hain zuzen, hauteskundeetan parte hartzea, adibidez.  Horrek murrizketa demokratiko nabarmena dakar, eta poliziak indarra galtzen du gobernu mailako aldizkako erabakien aurrean, nahiz eta zerikusirik ez izan poliziaren lanarekin. Hori dela eta, Ertzaintza ez litzateke hain zibila izango, baldin eta poliziaren beharrezko antolamendu hierarkikoa funtzio publikoko erabilera-mekanismoek konpentsatzen ez badute, eta diziplina militarretik aldentzen badute.
    2. Diziplina zigorren larriagotzeak izaera zibilean eragina du baita ere, poliziaren funtzioan gorde behar den zuhurtziarakotasun oinarriari modu larrian eragiten baldin badio. Oinarri horrek dio –legearekiko hierarkia eta mendekotasun oinarriari kalterik egin gabe – poliziek erabaki indibidualak hartzeko gaitasuna izan behar dutela, eta erabaki zuzenetan legea betearazteko modua bilatu behar dutela, modurik zuzenean eta gizalegez, pertsonei eta erkidegoei kalte txikienak eragiteko.  Jakina da polizian isunak areagotzearekin mehatxu egiteak dakarrela agenteek garrantzia handiagoa ematea agindu hierarkikoak legez eta mekanikoki betetzeari, hiritarren arazoak konpontzeari baino; polizia, azken finean, exekutatzaile bihurtzen du, eta ez kontzientzia, autonomia eta sentikortasuna duen agente, jarduten duen giza eta erkidegoaren eremuarekiko.
    3. Ertzainek aurkeztutako baliabide administratibo gehienak lan arrazoiengatik eta lanbide sustapenagatik aurkeztu dira; horregatik, ebazpen eta jakinarazpen faltak eragindako isiltasun negatiboa modu oso negatiboan baloratu beharko dugu:
  • Isiltasun negatibo horrek poliziaren izaera zibilari eragiten dio; izan ere, agenteek ezingo dituzte beren eskubideak defendatu, funtzio publikoko edo eremu pribatuko beste langileek ez bezala.
  • Eta poliziaren profesionaltasunari eragiten dio baita ere. Prestakuntza etengabekoa eta eguneratua izan beharko da, giza errealitateari erantzuteko, esku-hartze eremu guztietan. Lanbide karrerarako eskubidea berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioetan oinarritu behar da, bereziki.
  • Uste dugu, administrazio isiltasunaren helburua dela erakundeko interesei erantzutea, informazio eskubidea eta ertzainen defentsa murriztuta, berdintasuna, meritua eta gaitasuna bezalako oinarrizko eskubideak urratzen dituzten ezarpenekin, neurri handi batean.
  • Ildo beretik, gogoratu beharra dago langileak finantza gehiegikeriak ordaintzen ari direla, soldata murrizketen bitartez. Eta, sistematikoki, benetako lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea ukatzen ari da, kudeaketa arazoak konpontzeko botereak duen bitarteko errazena erabilita, dekretua, alegia.
  • Proposatu den ikastegiaren egiturak prestakuntzari eragingo lioke.  Eremu eta hornidura murritzak dituzten instalazioetan prestatu beharreko agente kopuruak kalte egingo dio Ertzaintzari. Hori horrela, sailak zuzendaritza eta administrazio karguak areagotzen ditu, eta, aldi berean, interes ekonomikoei lehentasuna ematen die, prestakuntza tasen diru-sarrerei, esate baterako (segurtasun pribatua).
  • Birdoitze eta Modernizazio Planari dagokionez

      1. Zerbitzuen eta erabakien zentralizazio handiagoa defendatzen da, prebentzio ereduari eta gizarteratzearen sustapenari kalte eginez.
    • Prebentzio oinarriak jasotzen du lehentasuna eman behar zaiola delitua saihesteari. Zerbitzuen eta erabakien zentralizazioak prebentzio jarduerari kalte egiten dio, gertutasuna eta erkidegoaren gizarteratzea behar baititu, Udaltzaingoaren ardura dena, gaur egun.
    • Ildo beretik, agente-hiritarren arteko komunikazioa funtsezkoa da, organizazio deszentralizatuagoa behar du eta jarduten duen erkidegoaren idiosinkrasian erabat parte-hartzea dakar (kultura, hizkuntza…)
  • Mugikortasun funtzional eta geografikoko eredu berriek dakarten lanpostuko malgutasunak eredu zibilari eta gizarteratzeari eragiten diote, eta baita ere Ertzaintzaren eskumeneko boterea areagotzeari. Puntu honetan sartzen da baita ere lehen izaera zibilari eta barneratuari buruz esandakoa, baita zuhurtziarakotasun oinarriari buruz esandakoa ere. 
  • Lanbide-karrerarako Planari dagokionez

      1. Diseinatutako planak bere egiten ditu enpresa pribatuaren produktibitate eta eraginkortasuneko oinarriak. Ezarrita dago, hain zuzen, eta oso artifiziotsua bilakatu da. Betebeharrak sistema horien bidez ebaluatzen badira, arazo larriak dakartza, eta zerikusia dute ertzainaren inpartzialtasunarekin, eredu zibilarekin, profesionaltasunarekin, prebentzio ereduarekin eta eskumeneko boterearekin.

    Aurrekontuei dagokienez.

    Aurrekontu partida ezberdinak ELAk defendatzen duen ereduaren aurka doaz baita ere.

      1. Ikastegirako bideratutako zenbatekoen helburua ez da etengabeko prestakuntza edo barne sustapena areagotzea.
      2. Ikaskuntzarako eta euskararen erabilera sustatzeko aurrekontuak murrizketa nabarmena jasan du, 2009ko 940.000 eurotik 2011ko 290.000 eurora murriztu baita. Hortaz, zaila da agenteak erkidegoan integratzea.
      3. Teknologia berrien eta modernoagoen ezarrera sustatu da, langileak areagotu beharrean.
    • Informazio eta telekomunikazio sistemen premiazkotasuna alegatu da, erreakzio azkartasuna sustatzeko, eta 38 milioi euroko gastua aurreikusi da.  Zenbateko horrekin lan-taldean 1000 agente berri egon litezke; hau da, giza- baliabideetan inbertituko litzateke, horiek baitira prebenitu dezaketenak.
    • Langileak areagotzeari uko egiteak erreakzio eredua sustatzea dakar, prebentzio eredua sustatu ordez. Egia da hiritarrek gertatutakoa in situ salatu edo berehala jakinarazi ahal izango dutela, baina, ELAk uste du garrantzitsuena prebentzioa sustatzea eta deliturik ez egotea dela.
    • 3 milioi euro erabiliko dira Ertzaintzaren modernizazio eta birdoitze planaren azterketarako bakarrik, eredu zentralizatuari men eginez.

    Laburbilduz, ELA ez dator bat Rodolfo Aresek zuzendutako proiektuarekin, arrazoi hauek direla eta:

      1. Zentralizazioa defendatzen du eta erkidegoaren urruntzea eta langileak gutxitzea dakar.
      2. Polizia eredu erreaktibo eta azkarrari lehentasuna ematen dio, prebentzioari baino.
      3. Malgutasuna eta segurtasun publikoko zerbitzuen pribatizazioa defendatzen ditu.
      4. Zuhurtziarakotasun oinarriarekin zerikusirik ez duen diziplina sustatzen du.
      5. Sustapena eta ordainsaria datu estatistiko artifizialetan oinarritzen du.
      6. Taldea adoregabetzen du, diziplina zigorrak gogortzen baititu, horiek egiaztatzeko arrazoirik eman gabe.
      7. Kezka sortzen duelako, ez dagoelako mugikortasun geografikoaren eta funtzionalaren gaineko segurtasunik.
      8. Biztanleriak dagoeneko ezagutzen dituen Ertzaintzaren eguneko azpiegiturak ez dituelako aprobetxatzen, defendatu beharreko prebentzio eredurako egokiagoak direnak.

     

    Azken finean, sailburuak hainbatetan harro agertzen duen eslogan demagogikoaren faltsukeria agerian utzi da: “gehiago gutxiagorekin”. Proposatu dituen neurriak ez doaz bide onetik, eta zerbitzuak ematen dituen polizia ereduari eta hiritartasunari eragingo diete.

    ELA- Ertzaintzaren lanerako plana
    Ares sailburuaren planei dagokienez

    ELAk zerbitzu publikora bideratutako ertzaintza zibila, demokratikoa eta profesionala defendatzen jarraitzen du. Esan bezala, prebentzio zerbitzua defendatzen du, deszentralizatua, eskumenekoa, eta erkidegoan erabat integratua.

    Ares sailburuak proposatu dituen berrikuntzak, ordea, kontrako norabidean doaz. Horregatik, ELA- Ertzaintza sektorearen helburua da plan horien inguruko debate soziala piztea. Hortaz, datozen hilabeteetan, ELAk ekintza hauek eramango ditu aurrera:

    1. Bilerak egingo ditu legebiltzarreko taldeekin, ELAk defendatzen duen polizia eredua azaltzeko eta horren inguruko dokumentua banatzeko, Lege proiektuari planteatutakoaren aurka doazenen zuzenketak sustatzeko helburuz.
    2. Hausnarketa bera eramango du giza eskubideen alde lan egiten duten instituzioetara eta erakundeetara. Halaber, gai honen garrantziaren berri duten komunikabideei informazioa emango die.
    3. Balorazioak banatuko dira ertzaintzaren komisarietan eta bulegoetan.
    4. Egoki deritzogun salaketa eta mugikortasun jarduera guztiak aurrera eramango ditugu.