Ariznabarrako erresidentzian ia lau hilabete greban

2008/06/06
Gasteizko Ariznabarra erresidentziako langileek lau hilabete beteko dute greban datorren ekainaren 23an. Hori dela eta 1.000 lagunek parte hartu dute ekainaren 6an grebalariei elkartasuna adierazteko asmoz Gasteizen egin den manifestazioan. Bestalde, langileen ordezkaritza batek Arabako Batzar Nagusietako batzordean parte hartu du alderdi politikoetako kideek egin dizkieten galderei erantzunez.

Ariznabarrako adinekoen egoitzan 128 langile ari dira lanean eta nahiz eta jabetza administrazioarena izan MAPFRE-Quavitae enpresak 49 urterako esleipena du. Duela lau urte, 2004an, zazpi hilabetez luzatu zen greba egin zuten erresidentzia honetako langileek.