Arkemaren itxieraren aurka

2014/10/11
Arkemaren itxieraren aurka
Ehunka lagunek babestu dute Arkemako langileek eguerdian Bilbon deitutako manifestazioa. Protestaren helburua Frantziako multinazional honi berriki egin duen iragarpenean atzera bota dadila exijitzea izan da. Izan ere, bertako arduradunek Alonsotegiko lantokia ixteko asmoa dutela iragarri dute.

ELAk beste behin salatu nahi du ez dagoela itxiera hau justifikatuko duen inolako arrazoirik, ez ekonomikorik, ez produktiborik. Zentzu honetan, komeni da honako datu hau nabarmentzea: 2012 eta 2013 urte bitarteetan enpresak 200 milioi eurotako dibidenduak banatu zituela, eta denbora tarte horretan 380 milioi eurotako irabaziak izan dituela.