Maiatzaren 11ean arlo publikoan enplegua mantentzearen aldeko manifestazioak
Negoziazio mahaia eten eta gero, ELA, LAB , CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 11erako. Manifestazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen izango dira ”Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!” lemapean.
Bilbon Jesusen Bihotza plazatik aterako da manifestazioa arratsaldeko 17,30etan, Donostian ordu berdinean Bulebarretik eta Gasteizen 19etan Bilbo plazatik abiatuko da administrazio publikoko sindikatuek deitutako manifestazioa.