Arlo publikoaren gaineko mehatxuen aurrean ELAk mobilizazioak aldarrikatzen ditu

2010/05/13
Espainiako gobernuak iragarririko murrizketarik onar ez dezan exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari eta, era berean,Mahai Orokorreko urraketa guztiak zuzendu eta sinaturikoa betetzeko hitza eman dezala publikoki.

Zapaterok atzo, beste hainbat neurri larriren artean, Administrazioko langile guztientzat 2010erako bataz besteko %5eko soldata murrizketa eta 2011rako soldatak izoztea iragarri zuen. Neurri hauek EAEko administrazioan gauzatzeak Mahai Orokorreko hitzarmenaren beste urratze larri bat suposatuko luke. Bi urtetan soldata igoerak aurreikusten dituen hitzarmena eta 2011rako 2010eko KPIa gehi %0,5.

Honek, pasa den maiatzaren 5ean ELAk salaturiko Mahai Orokorreko akordioen urraketen gainean beste mehatxu bat suposatzen du. Urraketek, jada, hitzarmenaren hiru oinarri nagusien kontra egiten dute. Enplegu Publiko Eskaintzari dagokionez lanpostu hutsak ez aireratzeko asmoa garbia da. Hezkuntzan, besteak beste, 1500 lanpostu aurreztu nahi dituzte. Azpikontratazio eta subrrogazioa ere Osakidetza, Hezkuntza eta Barne Sailean urratzen dituzte. Eta, azkenik, euskalduntze konpromezua ez dute betetzen ez Hezkuntzan ez eta Osakidetzan ere.

Honen guztiaren adierazle da atzo bertan, Hezkuntza sailak gutxiengoan CC.OO. eta UGTrekin sinaturiko aurreakordioa. Bertan, murrizketa gogorrak izenpetzeaz gain, Mahai Orokorreko akordio gehienek beheruntz negoziatzen dira.

ELA ez dago prest arlo publikoan horrelako murrizketa eta mehatxuak jasateko eta beharrezko iruditzen zaizkion mobilizazio neurriak hartuko ditu. Era berean, sindikatu honek Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio Espainiako Gobernuak iragarririko murrizketarik onar ez dezan eta Mahai Orokorreko urraketa guztiak zuzendu eta sinaturikoa betetzeko hitza eman dezala publikoki. Honela ez bada, Gobernuak Mahai Orokorreko akordio guztiz hausten du eta ELAk gogor erantzungo du.