Arnaldo Otegiren askapena dela eta

2016/02/26
Arnaldo Otegiren askapena dela eta
ELAk bere poza adierazi nahi du Arnaldo Otegi datorren astean askatuko dutela eta; halaber, sindikatuak Bateragune kasuan espetxeratu zuten Rafa Diez Usabiagaren askapena ere eskatzen du.

Otegi eta auzibide beraren ondorioz epaitu zituzten gainerako pertsonen aurkako operazioak bultzada politikoa izan zuen orduan PSOEko barne-ministro zen Perez Rubalcabaren aldetik, gure herriarentzako egoera normalizatua eta konponbidea eragozte aldera.

ELAk gogora arazi nahi du Arnaldo Otegi, erreferente eta solaskide politikoa izanik, sekula ez zutela espetxeratu behar izango bere jarduera politikoa medio.



2016ko otsailaren 26a