Arnaldo Otegiren askatasunaren aldeko idatzia aurkeztu da

2010/11/05
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiak parte hartu du Arnaldo Otegi buruzagi politikoa askatzearen alde Bilbon egin den agerraldian. Ezker abertzaleko kidea kartzelan egotea "justifikaziorik gabekoa" dela jasaotzen duen 250 sinatzaleen artean dago Muñoz.

Otegi euskal buruzagi politikoari ezarri zaion kartzelaldi prebentiboa, inolako justifikaziorik gabe, luzatzen zaiolako kezka dugu", diote idatzian. "Espainiako Erresumako Gobernuari, Fiskaltzari eta Auzitegi Nazionalean dagokion organura" zuzendu dira, ezker abertzaleko kidea "berehala libre uzteko" eskatuz.

Espainiako Estatua haren kasuan "askatasunerako oinarrizko eskubidea urratzen" ari dela salatu dute sinatzaileek, eta nabarmendu dute Otegik "Euskal Herrian diren arazo politikoen konponbidea baliabide baketsu eta demokratikoen bitartez lortu nahi" duela. "Otegi libre uzteak eta berak egin dezakeen lanak erraztu egin ditzake eskenatoki berriaren lorpena eta biolentzia era guztien amaiera".