Arrasateko Aita Menni Ospitalean deitutako hiru greba egun berriek jarraipen zabala izan dute

Guztira hamar greba egun egin dira gatazkaren hasieratik.
Enpresako zuzendaritzak jarrera aldatzen ez badu eta gatazka konpontzeko benetako urratsak ematen baditu, ELAk mobilizazioen eta greben dinamika areagotuko du Aita Menniko langileen eta pazienteen ongizatea bermatzeko.
Era berean, Aita Mennik greba-egunen aurrean hartzen jarraitzen duen jarrera eta ekintzak salatu ditu sindikatuak: grebalariak presionatzen ditu, langileei aurre eginez, eta enpresa-batzordeari behin eta berriz egozten dio gertatzen den guztiaren errua.
Azkenik, ELAk enpresa baten zinismoa kritikatu du; izan ere, ospitalean obrak egiten dituen bitartean eta laster Donostian zentro berri bat irekitzeko prestatzen ari den bitartean, bere plantillaren lan-baldintzak duintzeko dirurik ez duela ziurtatu du.