Arrasateko Aita Menni Ospitaleko langileen kanpaldia, hitzarmenaren aldeko beste greba egun batean

2021/10/14
Arrasateko Aita Menni ospitaleko langileek kanpaldia egin dute ospitalearen aurrean, hitzarmen kolektiboaren alde urrian deitutako bigarren eta azken greba egunean. Enpresak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu, grebek aurrera jarraituko dute. Zehazki, ELAk lanuzte gehiago deitu ditu azaroaren 2, 3 eta 4rako.

ELAk positibotzat jo du bi greba-egun horien jarraipena, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan diren eta langileen grebarako eskubidea urratu den. Ospitalean, unitate bakoitzeko pertsona bakar batek egin dezake greba; eguneko zentroetan eta errehabilitazio psikosozialeko zentroetan, berriz, langileen greba-eskubidea erabat urratzen da, % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarrita.