Arrasaten izandako Isaias Carrascoren erahilketa gaitzesten du ELAk

2008/03/07
Isaias Carrasco, Alderdi Sozialistako zinegotzi ohiaren aurka gaur eguerdian Arrasaten burutu den atentatua gaitzetsi egiten du ELAK.

Lehendabizi, bere doluminak helarazi nahi dizkio ELAk familiari, senitartekoei eta baita Alderdi Sozialistari. ELAk borroka armatuaren bidea behin betiko utz dezala exigitzen dio ETAri, honek  samina eta haserrea besterik ez baitu sortzen euskal gizartean, eta herritarren arteko elkarbizitzarako oinarriak zapuzten dituelako. ELAren aburuz, indarkeria eta bortizkeriak ez dute lekurik izan behar gure artean.

Erahilketa gaitzesteko asmoz, ELAk elkarretaratze batetara deitu du, datorren astelehenean, Arrasateko Udaletxearen plazan, goizeko 10:00tan.