Arratsaldeko lan-txandek eta zerbitzuek ere grebarekin bat egin dute
Martxoaren 17ko grebak aurrera jarraitzen du arratsaldez ere, eta gero eta eragin handiagoa du Hego Euskal Herri osoan. Lehen orduan industrian erregistratutako jarraipena oso zabala izan da, eta goizean zehar hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute grebarekin. ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko’ leloa bere helburua lortzen ari da.
Martxoaren 17ko greba deialdiak izan duen arrakastaren lekukotza utzi dute eguerdiko mobilizazioek: Bilbon, Iruñea, Gasteizen, Donostian, eta Eibarren zein Tuteran 105.000 langile inguru mobilizatu dira. Lehenik, goizeko pikete jendetsuei segida emanez, zutabeak egin dira hiriburuetan, jendetza batu da horietan ere, eta ondoren manifestari guztiak manifestazio nagusietan batu dira. Arratsaldean 85 manifestaziotik gora izango dira hiri eta herrietan.
- Bihar, asteazkenean, martxoaren 18an, greba orokorraren balantze nagusiak emango dira bi prenstaurrekoetan:
- Goizeko 11etan, Bilbo: LABeko egoitzan. Amaia Muñoa (ELA) eta Igor Arroyo (LAB).
- Goizeko 11etan, Iruñean: ELAko egoitzan: Imanol Pascal (ELA) eta Imanol Karrera (LAB)
Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuen ordezkariak ere
egongo dira.
Gaurko arratsaldeko manifestazioak:

