Arrazakeria eta xenofobiaren aurka

2009/03/17
Martxoak 21 Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da.

Hori dela eta, datorren astean hainbat ekimen egingo dira SOS Arrazakeria elkarteak antolaturik. ELAk bat egiten du deialdi horiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die langile guztiei. Hauek dira ekitaldi nagusiak:
Martxoak 21, larunbata: Manifestazioa Iruñean, 17:30etan. Gaztelu Enparantza
Martxoak 28, larunbata: Manifestazioa Bilbon, 18:00tan. Arriaga Antzokia.

Martxoak 29, igandea: Trintxerpetik Donostiarako martxa. Hitzordua 11:30etan da, Trintxerpeko merkatuan. Ibilaldia 13:00ak aldera amaituko da, Boulevardeko Kioskoaren parean.