Arteako saltoki guztiek itxi dute Bizkaiko merkataritzaren bigarren greba egunean

2007/06/25
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek hiru egunetako greba deitu dute Bizkaiko merkataritzaren alorrean, lan hitzarmenaren negoziaketa bultzatu asmoz. Lehen greba eguna ekainaren 20an izan zen, Max Centerren. Ekainaren 26an Artean izaten ari da greba eguna. Iragan astean gertatu bezala, jarraipena izugarri handia izan da, eta saltoki guztiek itxi dute.

Gaurko egunaren arrakasta ikusita, ELAk oso irakurketa positiboa egiten du grebaren jarraipenaren inguruan.

Bizkaiko merkataritza alorrean ez da akordiorik sinatu 2004tik eta Cebek patronalak ez ditu atzerapenak ordaindu nahi. Azkeneko greba eguna uztailaren 2an izango da, Bilbon.