Artetxek 32 langile kaleratu ditu

2008/01/31
Artetxek ez du onartu aldi baterako kontratuak kontratu iraunkorrak bihurtzea exijituz Bilboko Epaitegiak eta Euskadiko Auzitegi Gorenak emandako epaia. Langileek ohiko produkzio lanak egiten zituzten aldi-baterako kontratu bat zuten arren. Ondorioz, langile horiek kontratu iraunkor bat izan behar dutela dio epaiak.

Egoera honen aurrean, ehunka ordezkarik bat egin zuten urtarrilaren 31ean Mungian Artetxen kaleratutako 32 langileekin. Mobilizazioan parte hartu zuten ELAko negoziazio kolektiboko eta metala eta zerbitzuak federazioetako arduradunek.
Egoera berdinean daude Artetxek Zamudion duen lantegiko beste 53 langile, eta bost egunetan greba egin berri dute zuzendaritzaren jarrera salatzeko.