Artiacheko langileek 100 greba egun bete dituzte hitzarmen duin baten alde

2022/03/01
Artiacheko langileek 100 egun bete dituzte greban. Hori dela eta, martxoak 1ean mobilizazioa egin dute: bizikleta martxa Orozkoko fabrikatik Bilbora, ekitaldi propioa Bilbon fabrika zaharraren aurrean eta manifestazioa Gran Via 85eraino (Eusko Jaurlaritza) Bilbon.

Greba batzordeak (ELA, LAB eta ESK) enpresako zuzendaritzari lan baldintza duinak exijitzen die, lan baldintzen hobekuntzarekin.

100 eguneko grebaren ondoren, Greba Batzordeak gatazka konpontzeko benetako inplikazioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.