Artxandako tuneletako greba deialdia bertan behera geratu da

2005/09/04

Artxandako Tuneletako langileek aste honetarako deituriko greba bertan behera uztea erabaki dute, gaur arratsaldean enpresako zuzendaritzarekin akordio batera iritsi ostean. Zuzendaritzak atzera egin du eta duela aste batzu kaleratu zituen bi langileak berriro onartu ditu.