Artxandako tuneletan greba martxoaren 16tik (asteartea) aurrera.

2004/03/15

ELAk eta UGTk mugagabeko greba deitu dute Artxandako Tunelak enpresan martxoaren 16ko arratsaldeko 6etatik aurrera.

Enpresarekin hainbat hilabetez negoziazioetan eta bileretan ibili eta gero, langileen asanbladak gehiengo absolutuz erabaki du enpresaren azkenengo eskaintza ez onartzea eta ondorioz greba deialdia egitea. Enpresaren eskaintza langileek eskatzen dutenarengandik urrun dago, helburu nagusia antzeko lanak egiten dituzten A-8 enpresako langileek dituzten lan baldintzak lortzea baita.

Artxandako Tuneletako langileek sektore bereko enpresekin alderatuz, soldata askoz baxuagoak dituzte eta gutxi gora behera urteko 100 ordu gehiago lan egiten dituzte.

Plusak, lanaldiaren malgutasuna, egutegia, txandak eta abar dira beste erreibindikazioak. Guzti hauek ezin izan dira aldatu enpresak materia hauetan aldaketarik ez onartzea erabaki duelako.