Artzai-Oneko itxialdian dauden Etxerateko kideekin bilera

2007/12/26
ELAren ordezkaritza bat Artzai-Oneko katedralean bildu da Etxerateko ordezkariekin; erakunde honen kideak presoen eskubideen aldeko itxialdia egiten ari dira iragan asteaz geroztik. Adolfo Muñoz, idazkari nagusiaren albokoa, eta Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna, egon dira delegazio horren buru.

ELAk beste behin salatu nahi izan du Espainiako Gobernuaren espetxe politika; hain zuzen ere asteburu honetan bertan politika anker horren aurpegirik gogorrena ezagutu dugu. Izan ere, Teruelen preso dagoen senitarteko bat bisitatzera zihoan lagun bat hil da auto ezbeharrean.

Bestalde, ELAk bat egiten du euskal presoen eskubideen aldeko erakunde Etxeratek abenduaren 28rako (ostirala) eta abenduren 31rako (astelehena) deitu dituen elkarretaratzeekin, eta dei egiten die langileei bertan parte hartzeko.